11 feb 2013

Euskal Herriko irrati libreen elkarlanerako II.jardunaldia antolatu du Arrosa sareak

Euskal Herriko irrati libreen II.Jardunaldia antolatu du Arrosa Irrati Sareak. Martxoaren 2an ospatuko da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Tailerrak, solasaldiak eta kontzertuak egongo dira. 
Euskal Herriko irrati libreen sarea da Arrosa, 2002. urtean sortu zena. Elkarlanean oinarrituz, euskarazko irratsaioak sustatzeko ideiak eta egitasmo berriak bilatzeko antolatu dute Irrati libreen II.jardunaldia. Orain arte egindako gauzen artean, adibidez, euskarazko irratsaioak elkartrukatzen dihardutea. 
Elkarlanean sakontzeko jardunaldia izango da beraz, egun osoan zehar ospatuko dena. Goizean tailerrak, ondoren bazkaria, mahai ingurua arratsaldean eta azkenik kontzertuak. 
Edonork parte hartu dezake jardunaldietan. Izena emateko arrosa.sarea@gmail.com helbidera idatzi behar da.