50 urte daramatzate gerran Kolonbian; 8000 preso politiko,
40.000 eta 60.000 desagertu artean, 5.000 desplazatu. . Orain, FARCek, Colombiako
gerrillarik handienak, bahiketen estrategia behin betiko amaituko duela iragarri
du, eta bake bidea zabaltzeko, elkarrizketari ekingo diola esan du. Askapen
Nazionaleko Ejerzituak, ELNk, elkarrizketa prozesua zabaltzeko eskaintza egin
dio ere Kolonbiako gobernuari, baina ELNk ez du esan, momentuz, bahiketekin
amaituko duenik. Gobernua, bestalde, ez dirudi elkarrizketarako prest dagoenik.
Honen harira, ordu erdi eskas irauten duen saio sakona
eta interesgarria eskaini dute gaurko Euskadi Irratiko Faktorian. Kolonbiako oihanean bahituta egon zen Asier Huegun-ek eta Kolonbiarekiko
elkartasun sare Europarreko kidea den Xabier Areta izan dira bertan horri buruz
hitz egiteko, beste batzuen artean. Dudarik gabe, informazioz gainezka dago saioa.
-----
Saioaren laburpena
Jose Miguel Ramirez, euskaldundutako Kolonbiarra da, eta hizkuntzalaria.
Kolonbiak bizi duen egoera gertutik ezagutzen du Ramirezek, eta dio ‘bake bide’
honetan herria polarizatuta dagoela, elkarrizketaren aldeko jendea badago ere, %53,
beste askok ez dutela horretan sinesten. Egoerari buruz beste hainbat datu eman
ditu hizkuntzalariak.
“Ez badugu orain bakea lortzen, ez dugu inoiz
lortuko” Jose Miguel Ramirez
2003.urtean, 74 egun eman zituen bahituta Asier Huegun-ek Kolonbiako oihanean. Bizitako
horri buruz aritu da Faktorian, eta bere ikuspuntua eman du Kolonbiako gaurko
egoeraz. FARC-ek bahiketen estrategiarekin amaitzeko erabakiaz galdetu zaio, eta
Huegun-ek zorrotz erantzun du: “hemendik
inor ez da hura baloratzeko moduan, hango egoera guztiz desberdina delako”.
Xabier Areta Kolonbiarekiko
elkartasun sare Europarreko kideak ere bere iritzia eman du egoerari buruz. Hainbatetan
izan da Hego Amerikar herrialde honetan, eta berak dioenez, “batzuetan zaila da
zehatz mehatz zer gertatzen ari den jakitea”
Oier Urteaga Barranquillan
sei urte daramatzan euskal psikologoa da. ONDUZ fundazioko bolondresa da ere, eta kontatu du nola bizi duten egoera Kolonbian
bertan.
“Jendeak, ikusi arte, ez du ezer sinesten”
“Bertsio ofiziala oso
murriztua da (…) Cuando hay crímenes fuertes contra militares, la versión
oficial nunca te va a contar la verdad”
Orokorrean, hizlariek atera duten ondorioa da militarki FARCi irabaztea oso zaila dela. Oier Urteagak esan
du, gainera, gobernuei ez zaiela interesatzen konfliktoa konpontzea. Izan ere,
militarrak Kolonbian funtzionarioen %80 dira, eta konflikto armaturik gabe
lanik gabe geldituko lirateke. “Oso arriskutsua da orain Kolonbiarentzat bat-batean arazoa konpontzea” dio Urteagak, Kolonbiako arazorik handiena paramilitarismoa
dela gaineratuz.