1 mar 2012

Eusko Jaurlaritzak 34 irrati lizentzia banatuko ditu

Eusko Jaurlaritzak 34 irrati lizentzia banatuko ditu datozen hilabeteotan lehiaketa publiko baten bidez. Blanca Urgell kultura sailburuak adierazi duenez, horietatik herena izango dira euskaraz, 11 lizentzia guztira.  Lizentzia horietako hamar Araban emango ditu Eusko Jaurlaritzak, Gasteizen hain zuzen. Bizkaian,  hamahiru banatuko dituzte: lau Bilbon, sei Getxon, bi Durangaldean, eta bat Gernika-Lumon. Gipuzkoan hamaika emango dituzte: bost Donostian, hiru Beasainen, bi Legazpin, eta Azkoitian.

Euskarazko lizentziei dagokienez, Gasteizen (3), Bilbon (2), Donostian (2), Durangon (1), Getxon (1), Beasainen (1) eta Legazpin (1) banatuko dituzte. Urgellek esan du Eusko Jaurlaritzaren asmoa dela euskararen presentzia bermatzea, hedabide pribatuetan barne. 


Informazioa: berria.info-tik

No hay comentarios:

Publicar un comentario